XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Tortuga ugartera iristean itxaslapurrei salduko diet subastan.

- Ez, arren, ez! Ori ez!!! Bota nazazu itxasora.

- Naiago dut marrazoen ortzetan il, subastatua izan baiño - oiu zegian Miss Dorotty doakabeak.

- Eraman-zazute neska putz au, ongi lotuta, ontziko bazterrik illunenera.

Berealaxe bete zuan Januaryk Matthew P. Monroe Gaztearen agindua.

Neskari lendabizi oiñak gero soin-ostean eskuak lotu eta kalparretik arrastaka eraman zuan andik ontziaren barrenera.

Aurretik ordea, Guztia zakarra ta garratza izan ez dakizun esanaz, musu luze bat eman zion ezpaiñetan.

Neskak, errabiz, aurpegira listua boteaz erantzun zion.

Januaryk, amorruak eta lotsak eraginda, izugarrizko bi masailleko eman zizkion errukirik gabe.

Neskaren listuzko erantzunak algara bizia sortu bait zuan, an zeuden guztien artean.

Matthew P. Monroe Gazteak ordea, izan zuan, algara egiteaz gaindik, zerbait sakonagorik: - Neska au ez da ni galdu nauten eme nardagarrien antzekoa, - pentsatu zuan -.

Neskatil au bezala jardungo zan Lillyan nere andregai maitagarri ura ere, berak nai ez-ta, iñork orrelako musu zikin bat eman balio.

Eta gogalditxo labur baten ostean, galde kilikagarri bat erne zitzaion buru-barnean: - Lillyan ontzi bateko kapitanaren illoba izan balitz, ez al zien, bere osabari ontzia kendutakoei, neskatil onek guri egin diguna berbera egingo?.

Baietz, erantzuten zion ezpairik gabe, Mattew P. Monroe Gazteak Lillyan gaixo ari izan zion eta oraindik ere ondo bizirik zion maitasunak.

Itxasoa, ari zan baretzen, baiñan illun, oso illun zegoan oraindik egualdia.

- Mutillak: biar zer gertatuko zaigun ez dakigu, eta edozer gauzarako gerturik egon bear dugu.

December: August il digutenez gero, zu izango zera nere kontramaestrea.

Eratu ezazu ontziaren eskiertasunak eskatzen duan zainketa.

Ortarako bearrezkoak ez dituzun guztiak bijoaz lotara, guztiok atseden-piska bat ar dezagun.

Beleike ba, biarkoa, borroka-egun gaitza gertatzea.

Beltz au eta emen baitu ditugun bost mariñelak utzi itzezu zubipean ondo atxiloturik.